Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 17 Bultza euskaltegia aekPandemiagatik izan ez balitz, Korrika izango genuen aurten. Baina iazko urrian, AEK-k jakinarazi zuen urtebete atzeratuko zutela euskaren aldeko lasterketa, ezinbestean. Korrika, baina, ez da euskara sustatzeko lasterketa hutsa; AEKrentzat finantzaketa iturri garrantzitsua ere bada, eta galera hori leuntzeko eta euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko, Bultza euskaltegia! - Bultza euskara! dinamika abiatu du AEK-k. 

2021 03 12 Euskara tailerra Mendaroko GaztelekuanEuskarari muzin egiten dio gazte euskaldundu askok eta euskaraz egiten dutenek gero eta traketsago egiten dute. Gauza jakina da, eta datuek argi erakusten dute. Euskararen erabileraren inguruko azken kale neurketa 2016an egin zuten Mendaron eta datuak kezkagarriak dira.

2021 03 12 euskara suspertzeko ahalegina pediatrak elgoibar barren aldizkariaLangileen arteko hizkuntza-ohiturak euskalduntzeko ahaleginean dihardu Osakidetzak azkeneko lau urtean, Soziolinguistika Klusterrarekin lankidetzan, eta asmo horrekin abiarazitako Aldahitz egitasmoaren bi metodologia jarri dituzte martxan Debabarreneko ESIn: Eusle eta Ulerrizketa. Azken horren adibide bat ekarri dugu gaur hona. Elgoibarko pediatria saileko langileek bertatik bertara ezagutu ahal izan dutelako. 2021eko urtarrilean bukatu zuten bi hilabete iraun zuen esperientzia eta emaitza igarri-igarrikoa dela nabarmendu dute partehartzaileek: gaur, euskara gehiago egiten dute euren artean.

2021 03 10 mendaro euskaraz kartela uemaEuskaldunon arnasguneak eta udalerri euskaldunak izenburuko tailerra antolatu du gaztentzat Mendaroko Udalak barikurako (martxoak 12), UEMArekin lankidetzan.

2021 03 05 errigora 2021 karteletik plateretik baratzeraAtzo hasi zuen Errigorak 'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura' kanpaina, eta martxoaren 24ra arteko epea jarri dute eskaerak egiteko. Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserba-sortak, arroza eta pasta eskainiko dituzte, beti bezala, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

2021 03 03 Berdintzen beka irudia 696x434Euskara eta genero bardintasunari buruzko ikerlanak egiteko Berdintzen beka deialdia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Guztira lau beka izango dira, bakoitza 7.500 eurokoa.

2021 02 26 Mendaroko IPuin lehiaketaMendaro, Elgoibar eta Debako ikastetxeetako 333 ikaslek parte hartu dute Mendaroko XXVI. euskarazko ipuin lehiaketan. Ikasturtearen arabera, hiru mailatan banatuta aritu dira neska-mutilak eta seiren lanak saritu dituzte. Era berean, sei liburu elektroniko ere zozkatu ditu Udalak parte-hartzaile guztien artean.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza