Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-16egutegia2014saribanaketaAtzo aurkeztu zuten jendaurrean Elgoibarko Udalak argitaratzen duen 2015eko egutegia, egutegia osatzeko antolatu dituzten argazki eta marrazki lehiaketetako irabazleak saritzeko antolatutako sari-banaketa ekitaldian. Aurtengoan, zazpigarren aldiz antolatu dute argazki lehiaketa Udalak eta Ongarrik elkarlanean. Argazki lehiaketa honetan 47 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 206 argazki aurkeztu dituzte. (saritutako argazki guztiak barruan)

 

Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariek osatu duten epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:

    Larraitz Zialtzeta Aduriz
    Ander Izagirre Egaña
    Alberto Fernandez Picón
    Ion Zubiaurre Ros
    Mikel Zengotita Alberdi
    Zorione Elorza
    Sara Beristain Cerrejón
    Oier Ramos Miguel
    Ana Loyola Arriola
    Miren Gurutze Ariznabarreta
    Ion Martinez Silva
    Maite Loiola Zelaia

Saridunek 70 euroko saria jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko. Era berean, egutegiaren bitartez, euren lana herritarren aurrean ezagutzera emateko aukera paregabea ere izan da.

•II. Marrazki Lehiaketa

2014-12-16 egutegia2015azalaIazko marrazki lehiaketak izandako harrera kontuan izanik, aurten ere egutegirako marrazki lehiaketa antolatzea pentsatu zuen Udalak, eta horretarako, Herri Eskolaren eta Ikastolaren laguntza izan du. Marrazki lehiaketan LH5eko 113 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:

    Sasha Kovalenko
    Ane Arregi
    Alexandra Bocskor
    Henar Saintin
    Garazi  Ines
    Jone Gil
    Naiara Vargas
    Eider Ansola
    Nora Barrenetxea
    Naroa Gomez
    Oihana Agirregomezkorta
    Miren Armentia

•9.000 egutegi banatuko dituzte

Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko postontzietan banatuko ditu Udalak; egutegi handiak (3.000 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan izango dituzte eskura bihartik aurrera.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza