Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Denda eta tabernetan euskararen erabilera sustatu nahi du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Elkarteak, eta horretarako, Atera selfiea kanpaina hasiko du apirilaren 13an, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.

Salerosketak euskaraz egiten dituzten erosle eta merkatariek (dendari zein ostalariak) elkarrekin selfie bat atera behar dute lehiaketarako eta Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera edo 643 499 169 whatsapp zenbakira bidali maiatzaren 17a aurretik (argazkiarekin batera bezeroaren telefono-zenbakia eta denda edo tabernaren izena bidali behar dira]. 18  urtez gorako edonork parte hartu dezake lehiaketan eta bezero bakoitzak nahi adina argazki aukeztu ahal izango ditu lehiaketarako. Parte hartzen duten guztien artean, 20 euroko hamabost erosketa-txartel zozkatuko dituzte gero, zozketa egunetik hasi eta bi hilabeteko epean erabiltzeko.  Erosketa-txartelak erosketa bakarrean trukatzeko izango dira, eta antolatzaileek ez dute dirurik itzuliko. Erosketa-txartelak trukatzen diren establezimenduek 20 euroko faktura egin beharko diote Elgoibarko Izarrari (BEZ barne). Zozketa, berriz, maiatzaren 18an egingo dute, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan. 

 Selfi lehiaketa

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza