Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-09 andresalberdiahoskeralib

 

 

Badira hamar urte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) programaren ildotik, estilo-liburu baten proiektuari heldu ziola. Orain, Andres Alberdiren Ahoskera argitaratu dute, bilduma horretako bederatzigarrena.

 

 

EIMA izena akronimo bat da eta hau esan nahi du: euskal ikasmaterialgintza. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak 1982. urtetik hona abian duen lan-programa bat da. Honako bost helburu hauek ditu: euskaraz behar adinbat ikasmaterial sor dadin bultzatzea; euskal ikasmaterial horien salmenta-prezioa antzeko erdal materialena baino garestiago gerta ez dadin segurtatzea; material horiek hizkuntza-trataera egokia izan dezaten zaintzea; irakasleei, ikasleei eta irakasmunduan zuzeneko zeresana duten gainerako talde eta norbanakoei aldiro-aldiro aukeran dauden euskal ikasmaterial horien berri zehatza ematea eta, ikasmaterial horien kalitatea (konposizioz, maketazioz eta irudi-argazkiez, inprimaketa eta enkoadernazio egokiz) bultzatzea.

 Besteak beste, aurrez aipaturiko helburu horiek bete ahal izateko, Estilo-liburu bat egiteko erabakia hartu zuen ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordeak. Batzorde horretako koordinatzaile lanetan jardun du Andres Alberdik. Hasiera batean, liburu bat zuten buruan, baina berehala konturatu ziren bat horrek, bere osotasunean, urte asko eramango zizkiela. Atalka jokatzea erabaki zen, beraz, eta erabaki horren ondorio dira orain arte argitaratu dituzten bederatzi liburuxkak:
Joxe Ramon Zubimendiren Ortotipografia izan zen estilo-liburu horren lehen liburukia, 2004an argitaratua. Ondoren, 2005ean, Juan Garziaren Kalko okerrak eta Elhuyar Fundazioko koordinatzaileekin talde-lanean eginiko Onomastika liburukiak kaleratu ziren. Alfontso Mujikaren Letra larriak erabiltzeko irizpideak, 2008an, eta Andres Alberdiren Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan, 2009an, etorri ziren geroago. 2011n, Jose Ramon Etxebarriaren Zientzia eta Teknikarako Euskara Arautzeko Gomendioak eta Patxi Petrirenaren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak argitaratu zituen Sailak. Aurtengo ekainean, Juan Garziaren Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak izeneko lana, estilo-liburuaren zortzigarren liburukia argitaratu zen.

      • Orain, Andres Alberdiren Ahoskera argitaratu dute, bilduma horretako bederatzigarrena. (*Aurreko liburuxka guztiak moduan, sarean irakur daiteke oso-osorik Ahoskera - PDF)

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza