Empresa Vasca y Sociedad fundazioak, Euskal Enpresaren Gaua ospatu du asteon Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldian Mendaroko Egile Corporation XXI enpresako fundatzaile eta presidente Eduardo Junkera Perez, izendatu du 2014ko Euskal Enpresaririk onena. Saria jasotzean familia, bazkideak eta langileak eskertu zituen eta bera gaztea zela etxean zegoen beharrik egon ezean orain dagoen lekura ez litzatekeela iritsiko azpimarratu zuen.
Txankakua merkatari elkarteko 19 merkatarik generoa kalera atera zuten Lekueder parkean egin zuten Stock ferian. Era guztietako produktuak erosteko aukera izan zen, eskaintza eta mauka bereziekin. Horrez gainera, 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea.
Tantaka jatetxeko 'Udako zaporea' pintxoak jaso du Pintxo Onenaren saria, eta Sigma jatetxeko 'Sigmako itsaso gorria' izan da herritarren gustukuena. Guztira, 6.564 boto-txartel eman dituzte herritarrek, eta parte-hartzeaz balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza prozesu bat abiatu zuen aurrekontuko bi milioi euro Debabarrenean zertan erabili erabakitzeko, eta azkenean, 52 proposamenen zerrendatik hamar aukeratu zituzten herritarrek bilera irekian.
19:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxoak, herriko 18 tabernatan. Barixakura bitartean tabernariek espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da.