Hilabeteko azken zapatuko feria egingo dute bihar, urriak 29. Goizean goizetik Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera izango da Kalebarren plazan, eta Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolakoek kudeatuko dute txozna.
Enpresak ingurune digitaletara eguneratzeko laguntza-lerroak bultzatuko ditu Elgoibarko Udalak, eta horien artean, diruz lagunduko ditu TicketBAI sistemara egokitzeko egin beharrekoak.
3.300 merkataritza bono atera ditu Elgoibarko Udalak eta herriko 44 saltokik egin dute bat kanpainarekin. Herritarrek %25eko deskontua izango dute egindako erosketetan, eta gutxieneko erosketa 5 eurokoa izan beharkoa da, eta 60koa gehienez.
Egungo egoera energetikoa dela medio, Eguberrietako argiekin zer egin aztergai izan dute hainbat herritan, eta Elgoibarren ere hartu dute gai honen gaineko erabaki bat.