Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 27 debabarreneanenergiaaurreztuzkanpainaDebegesa garapen agentziak informazio bilerak hasiko ditu Debabarreneko herrietan, besteak beste energia aurrezteko aholkuak eman eta fakturak ulertzen laguntzeko. Astelehenean, ekainaren 1ean, etorriko dira Mendarora, eta ekainaren 10ean eta 11n Elgoibarrera.

2015 04 28 enpresaindustriallehiaaurkTKgune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziazko Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, tartean IMHk, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute (Asier Lizarralde elgoibartarrak irabazi zuen iaz estreinako edizioa). Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da.

2015 04 27 eskualdemapaGipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Eskualde bakoitzeko biztanleek dirua zertan eta nola inbertitu nahi duten esateko aukera izango dute, eta eskualde bakoitzak, tartean Debabarrenak, bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko. Elgoibarren martitzenean (apirilak 28) egingo dute herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra.

2015 04 23 pizzatailerra2014 09Asteburu bete-betea izango da datorrena Elgoibarren. Joste eguna eta Jose Gurrutxaga krosaz gainera, hileko azken zapatuko feria egingo da. Hil honetan Elgoibarko Lagun elkarteak kudeatuko du txosna. Era berean, bertako produktuekin egindako pizzak egiten ikasiko dute umeek pizza tailerrean.

2015 04 22 menditxokopintxoirabazleaEpaimaharen Saria ez ezik, herritarrena ere irabazi du Menditxo tabernak Mendaroko pintxo lehiaketara aurkeztu zuen pintxoak.

2015 04 14 pintxolehiamendaroirabazleak2014Mendaroko Udalak pintxo lehiaketa antolatu du, laugarren urtez. Hala, zapatuan eta domekan herriko zortzi tabernarik espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Era berean, merkataritza suspertzeko kanpaina jarri du abian Udalak.

2015 03 27 tratamientosintxaustiGreba mugagabea hasi zuten joan den astelehenean (martxoak 23) Elgoibarko Intxausti Tratamientos Superficiales, SL enpresako beharginek. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, baina, akordioa lortu dute enpresako zuzendaritzarekin eta amaitutzat jo dute greba. Lortutako akordioarekin pozik azaldu dira sindikatuko ordezkariak.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza