Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 28 turismo bisita erre museoa agintari2Debabarreneko alkateek Debabarreneko baliabide turistikoak erakutsi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalzari, Mertxe Garmendia Turismo zuzendariari eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariari. Besteak beste, Mendaroko txokolate fabrika eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan bisitatu zituzten atzo. 

2016 01 04 julian villena eztia kontzezioUrteko lehen zapatuan egin ohi duten legez, Soro Feria eguna ospatu zuten joan den urtarrilaren 2an Deban. Bi elgoibartar saritu zituzten feria barruan antolatutako lehiaketetan: Pello Rubio Txillarrek irabazi zuen barazki lehiaketa eta Julian Villenak ezti-lehiaketa.

2015 12 11 txankakua kanpainaElgoibarko merkatari elkarte Txankakuak eta Mendaroko Udalak herriko merkataritza suspertzeko kanpainak jarri dituzte abian Elgoibarren zein Mendaron. Txankakuak ikus-entzunezko ekoizpen bat egin du Elgoibarren Bizi – Erosi – Herriak irabazi lelopean. (bideoa dauka)

2015 11 28 josu mugertza feriaDebegesak abenduaren 1etik 15era egingo den Debabarreneko Tripontziak ekimen gastronomikoaren bigarren edizioa jarri du martxan. Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko 13 establezimenduk hartuko dute parte, tartean Elgoibarko Belaustegi jatetxeak.

2015 11 18 ideia industrial lehiaketa danakGazteentzako TKgune enpresa industrialen ideia lehiaketaren 2. edizioko sariak gaur banatu dituzte Elgoibarko udaletxean. Bi ekintzaile nafarrek aurkeztutako ideiak saritu dituzte. 

2015 11 11 elgoibar ekinean artxiboaElgoibar Ekinean izeneko funtsa jarri du martxan Elgoibarko Udalak. Horren bidez Elgoibarren kokatuko diren enpresa proiektuak diruz lagunduko dira. Elgoibarren enpresa berriak jartzeko asmoa duten ekimenak sustatu eta diruz lagundu nahi ditu udalak. 

2015 11 02 txankakua deskontu bonuakErosketa Bonua 2015 izeneko deskontu kupoien kanpaina jarri du martxan Txankakua Elgoibarko merkatari elkarteak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean. Hala, herriko 45 saltokitan erosketak %20rako beherapenarekin egiteko aukera izango da.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza