Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

arropa elgoibar caritas

0-18 urte bitarteko ume eta gazte asko arropak eta oinarrizko hainbat material gabe bizi dira Elgoibarren. Caritasek arropa eta oinarrizko zenbait material emateko deia zabaldu du herritarren artean, premia horri lehenbailehen aurre egiteko. Kasu honetan, arropa eta beste materialak zuzenean Caritasera bertara eramateko eskatu dute.

zaldiak karakate elgoibarDebemen Debabarreneko Landa Garapen elkarteak jakinarazi duenez, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako landa eremuak sustatu eta garatzeko laguntza ekonomikoen deialdia martxan dago. 

danbobatgroup saritua bienala elgoibar2016ko Teknologia Aurreratuko Berrikuntza Sari Nazionalak banatu dituzte gaur, Makina-erremintaren Biurteko Azokan (BIEMH). Sarien 12. edizio honetan hamalau proiektu izan dira lehian hiru sailetan eta DanobatGroup saritu dute Berrikuntza 4.0 kontzeptuak fabrikazio aurreratuko sistemen txertatzen izeneko sailean. 

afmec elgoibar sortuEspainiako Erreminta-Makina Egileen Elkarteak (AFM) sustatuta, Elgoibarren eratu dute Espainiako Mekanizazio eta Transformazio Metalmekanikoaren Elkartea (AFMEC). Mekanizazioan, galdaragintzan eta metala eraldatzen lan egiten duten enpresak batu eta horiei zerbitzuak eskaintzeko batu dira.

avs elgoibar saritua adegi sariaAdegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Enpresaren Egunaren seigarren aldia ospatu zuen atzo, hilak 25. Ekitaldi horren baitan, Gipuzkoako Enpresa Berriaren 2. Adegi Saria banatu zuten eta Elgoibarko AVS (Added Value Solutions) enpresak jaso zuen sari hori. 

danobat elgoibar markel olano danakElgoibarko Danobat enpresa bisitatu du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Ainhoa Aizpuru, Sustapen Ekonomikoko, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako diputatuarekin batera. Diputatu nagusiak 4.0 Industriaren garrantzia azpimarratu du eta industria eredu berri horren eredutzat jarri duen Danobat enpresan zabaldu nahi izan du mezu hori. Era berean, aurreratu du Aldundiak 3.105.000 euroko aurrekontua bideratuko duela lurraldeko enpresatan fabrikazio aurreratua bultzatzeko. 

elgoibar museoko makinak bienalean bilboMakina-erremintaren Biurtekoa, Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetakoa, egingo dute maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko antzinako makinek egingo diete ongi-etorria bisitariei, BECeko atarian jarri dituzte-eta zazpi kabina. 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza