Covid 19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta iaz bezala, aurten ere, Elgoibarko Izarrak bertan behera uztea erabaki du abenduaren 24rako antolatzen duen tonbola.
Bihar, eguena, birziklatutako bio-hondakinekin sortutako konposta banatuko du Debabarreneko Mankomunitateak Gabonetako opari modura, loreontzi eta landare hazi eta guzti. Elgoibarren egingo du banaketa, baina konposta eskuratu nahi duen eskualdeko edozein herritar bertara daiteke.