Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Alvaro Jimenezek bederatzi urte ditu eta duela urtebete inguru hasi zen trialsina egiten, eta iazko sanbartolomeetan Elgoibar Ikastolan egin zen trialsin erakustaldi batean barruraino sartu zitzaion harra. Gaur, Aretxabaletako Oztopo Trialsin klubean dihardu eta txapelketetan ere hasia da lehiatzen, bera baino zaharragoekin.

euskal gaztaren azoka idiazabal sarituakEuskal Herriko hainbat txokotako hogei gaztagilek hartu dute parte Euskal Gaztaren Azoka barruan Idiazabalen jokatu den gazta txapelketan. Herriko bi gaztagilerentzat izan ziren lehen bi postuak eta Mausitxako gaztak lortu zuen hirugarren saria.

ur ihesa elgoibar liburutegia zoruaGotzon Garate Udal Liburutegia dagoen eraikineko ur zikinen hoditik irten den urak kalteak egin ditu. Goizean itxita egon bada ere arratsaldean irekita egongo da liburutegia.

Tosta Banda babestutako edukiaEuskal Herriko hamar musikarik eta abeslarik kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaalean, Eskoziako, Galiziako, Frisiako, Irlandako, Galeseko, Kornualleseko musikariekin batera. Kontzertua apirilaren 28an izango da, 20:00etan.

balkoial apaintzeko lehiaketa elgoibarHerriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.

ander izagirre muskerra anduetzako parketxea Zegama4Morkaiko mendi taldeak 75. urteurrena ospatzen dihardu aurten, eta ospakizunen artean, Elgoibar eta inguruetako natura eta mendiko ondarea ezagutzeko irteera multzoa antolatu dute. Apirilaren 13an izango da aurrenekoa, anfibioak ezagutzeko gauez egingo duten irteeera.

Mojen agurraApirilaren 7an utziko dute moja klaratarrek Santa Klarako komentua. Hori dela eta elizkizun berezia prestatu diete parrokiako ordezkariek eta Udalak. Eliza gainezka izan da eta esker oneko hitzik ez da falta izan mezatan.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza