A-8 errepidean tamaina handiko lur jausi bat gertatu da 16:00ak aldera, Zaldibar parean, eta arazo larriak eragiten ari da trafikoan. Une batzuetan Mendaro paretik hasten zen Elgoibartik Eibarrera arteko auto ilara.
EH Bilduk gogoratu du zarata murrizteko panelak A-8 autobidean noiz jarriko zain jarraitzen dutela Basarteko bizilagunek. Elgoibartarrei emandako hitza bete egin behar dela dio EH Bilduk, eta emandako hitza betetzeko zailtasunak sortzen direnean, kaltetutako pertsonei "zuzenean eta zabal" eman behar zaiela informazioa. Era berean, Bilduk uste du autobidearen alde banatara panelak jartzea ez dela nahikoa, eta autobidearen tarte horretan abiadura muga 80 kilometro orduan jartzea proposatzen du.
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 2020rako aurrekontuak onartu zituen urtarrilaren 7an. Gaikako bilketarako eta birziklatzerako partidak % 10 igo dituzte, eta Mankomunitateak, guztira, 5,8 milioi euro inbertituko ditu partida horietan, hau da, 80 euro herritar eta urte bakoitzeko. "Aurrekontuaren lehentasunak dira zerbitzua hobetzea, kopuruekin gardenak izatea, eta birziklatzearen alorrean Europak ezarritako helburuetarantz aurrera jarraitzea”, adierazi du mankomunitateko presidete Iosu Arraizek.