Deba ibaia hazi-hazi eginda dator beste behin ere eta segurtasun neurriak hartzeko eskatzen ari dira, udal-bandoaren bitartez, Elgoibarko eta Mendaroko Udalak. Mendaron dagoeneko bere bidetik irtetzen hasi da ibaia Kilimon errekarekin bat egiten duen gunean, Garagartzan, eta badaezpada, haurreskola husteko agindu berri du Udalak. Haurren gurasoekin harremanetan jarri dira seme-alabak jasotzera joan daitezen. (argazkiak dauzka)
Abenduaren 19tik San Anton egunera arte egon da ikusgai jaiotza mekanikoa. Makina bat elgoibartarrez gainera, bazter guztietatik etorri da jendea jaiotza ikustera. Jaiotza ikusi ezin izan duzuenok Elgojaiotza elkartekoek sarera igo duten bideoan duzue aukera. (bideoa dauka)
Gipuzkoako Enkarterrietako Asto lehiaketa egin zuten atzo Lazkaon, Astotxo Egunaren barruan. 95 parte hartzaile izan zituen lehiaketak, eta guztien artean, Txomin Arriola elgoibartarraren Leonor astoa izendatu zuten asto eme dotoreena. Miguel Gabirondoren Fermin astoa aukeratu zuten asto ar ederrena.
Olentzerori testigua hartuko diote gaur gauean Errege Magoek eta opariak ekarriko dizkiete gauean hainbat umeri. Arratsaldean kalejiran ibili dira Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan barrena. (argazki bilduma dauka)
Elgojaiotza taldeak atzo (abenduak 19) jarri zuen martxan Parrokiako jaiotza. Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoaren bedeinkapena jaso ostean, joan den apirilean zendu zen Juan Mari Osoro "Katxo"ren alargunak eta alabak izan zuten jaiotzari bizia eman zion botoiari emateko ohorea.