Goizeko 7:55ak inguruan gertatu da istripua Sigmako zubiaren irteeran. Elgoibarko institutura Mendaroko ikasleak zeramatzan autobus batek eta auto batek aurrez aurre jo dute elkar eta harrapatuta geratu da auto-gidaria, 25 urteko eibartarra. Suhiltzaileek askatu behar izan dute ibilgailu barrutik, eta 8:45ak inguran eraman dute anbulantzian Mendaroko ospitalera. Autobusean zihoazen lau ikasle ere eraman dituzte Mendaroko Ospitalera.
Joan diren egunetako euri denboraleen ostean, mendebaldetik sartu da goizaldean elur denboralea Euskal Herrira, eta eguna argitu duenean iritsi da Elgoibarrera eta Mendarora. Kaleak eta errepideak zuritu ditu eguneko hainbat unetan, baina ez da aparteko arazorik sortu herrigunean. (argazkiak dauzka)
Eguraldiak hala behartuta, Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak gaur kantuan eta eskean ez irtetea erabaki du. Elurra mara-mara dihardu, eta baserri-bideak elurtuta eta izoztuta daudela ikusita, arriskurik ez hartzea erabaki dute.
Luizi baten ondorioz erabat itxita dago Idotorberako bidea, baina Foru Aldundirako lanean diharduten behargiñek hasi dituzte bidea garbitzeko lanak. Depositoa baino 200 bat metro goraxeago izan da luizia. (bideoa dauka)
Bart gauekoa, gau luzea eta kezkaz betea izan da Altzolako hainbat bizilagunentzat. Deba ibaiak auzoko kaleak hartu ostean, kirioak dantzan izan dituzte atzo arratsaldetik gaur goizera bitartean, alerta gorria pasa den arte, hain zuzen ere. Bizilagunek ufal-arriskua saihesteko irtenbideak eskatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean. Mendaron ere ohiko lekuetan sortu ditu arazoak euri denboraleak eta metro bateko altuera hartu du urak Garagartza kalean. (argazkiak dauzka)