Sare sozialeko instantzia bat da Mastodon.eus, mundura euskaraz salto egiteko. Zenbait erakunderen (PuntuEUS Fundazioa eta Azkue Fundazioa), enpresaren (Dinahosting, iametza), kooperatibaren (Talaios), norbanakoren (Laborategia 2.0) eta aktibisten (Librezale) elkarlanetik jaio da. Euskarazko komunitatearen inguruan dauden eta sor daitezkeen bestelako instantziekin elkartzeko borondatearekin eta irauteko asmoarekin dator.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Etxean Bizi programa pilotua aurkeztu zuen azaroaren 9an Pasaian, mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendua, beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten. Etxean bizi esperimentua Matia Fundazioaren laguntza teknikoarekin gauzatzen ari da Pasaian, Errenterian eta Elgoibarren.
Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia musika txapelketaren hamargarren edizioa bukaerara iritsi da. Hamalau taldek eman dute izena aurtengoan, eta lau finalistak dagoeneko aukeratu dituzte.