Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 04 elgoibarelurtutaJoan diren egunetako euri denboraleen ostean, mendebaldetik sartu da goizaldean elur denboralea Euskal Herrira, eta eguna argitu duenean iritsi da Elgoibarrera eta Mendarora. Kaleak eta errepideak zuritu ditu eguneko hainbat unetan, baina ez da aparteko arazorik sortu herrigunean. (argazkiak dauzka)

2015 02 04 elgoibarelurtuta

Eguraldiak hala behartuta, Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak gaur kantuan eta eskean ez irtetea erabaki du. Elurra mara-mara dihardu, eta baserri-bideak elurtuta eta izoztuta daudela ikusita, arriskurik ez hartzea erabaki dute. 

Luizi baten ondorioz erabat itxita dago Idotorberako bidea, baina Foru Aldundirako lanean diharduten behargiñek hasi dituzte bidea garbitzeko lanak. Depositoa baino 200 bat metro goraxeago izan da luizia. (bideoa dauka)

2015 01 30 debagainezkaaltzolanirtenbideaBart gauekoa, gau luzea eta kezkaz betea izan da Altzolako hainbat bizilagunentzat. Deba ibaiak auzoko kaleak hartu ostean, kirioak dantzan izan dituzte atzo arratsaldetik gaur goizera bitartean, alerta gorria pasa den arte, hain zuzen ere. Bizilagunek ufal-arriskua saihesteko irtenbideak eskatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean. Mendaron ere ohiko lekuetan sortu ditu arazoak euri denboraleak eta metro bateko altuera hartu du urak Garagartza kalean. (argazkiak dauzka)

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta gorria eman du Deba arroan, ufal-arriskuagatik. Elgoibarren eta Mendaron maila gorria igaro du Deba ibaiak, eta dagoeneko arazo bat baino gehiago sortzen ari da. Mendaron gainezka egin du ibaiak Garagartzan eta 634 errepidea ere moztu behar izan dute ur potzuegatik, 52. kilometroan. Elgoibarren, segurtasun neurriak hartu behar izan ditu batek baino gehiagok. Rodisa lantegian ere arratsaldeko txandako behargiñak etxera bidaltzeko erabakia hartu dute arduradunek. (bideoa eta argazkiak dauzka)

2015 01 30 ibaiagainezkaDeba ibaia hazi-hazi eginda dator beste behin ere eta segurtasun neurriak hartzeko eskatzen ari dira, udal-bandoaren bitartez, Elgoibarko eta Mendaroko Udalak. Mendaron dagoeneko bere bidetik irtetzen hasi da ibaia Kilimon errekarekin bat egiten duen gunean, Garagartzan, eta badaezpada, haurreskola husteko agindu berri du Udalak. Haurren gurasoekin harremanetan jarri dira seme-alabak jasotzera joan daitezen. (argazkiak dauzka)

2014 12 19 jaiotzamekinaugtorneroaAbenduaren 19tik San Anton egunera arte egon da ikusgai jaiotza mekanikoa. Makina bat elgoibartarrez gainera, bazter guztietatik etorri da jendea jaiotza ikustera. Jaiotza ikusi ezin izan duzuenok Elgojaiotza elkartekoek sarera igo duten bideoan duzue aukera. (bideoa dauka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza