Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 20 gourmetgaztalehiaketaSalon Gourmets Klubaren 2015eko nazioarteko aretoa egin zuten Madrilen apirilaren 13tik 16ra. Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da eta 30.000 produktutik gora aurkeztu dira aurten. Aretoaren barruan, Gourmetquesos gazta lehiaketa egin zuten eta Mausitxako gaztak urrezko domina jaso zuen ardi gazta onduen mailan.

2015 04 15 suaotxourtian2Sallobente-Ermuaran bailaran dagoen Otsourteaga baserriko lursailean piztu da sua goizaldean, eta 9:00ak inguruan lortu dute suhiltzaileek sua kontrolatzea.

Morkaiko mendi taldeak antolatu zuen Zuhaitz Egunari lekukoa hartuz, Elgoibarko ehun bat eskola umek hartu dute parte gaur, hilak 17, Elgoibarko Udalak ikastetxeekin elkarlanean antolatu duen Zuhaitz Egunean. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Albutxuriko industriagunera bidean landatu dituzte zuhaitz-landareak. (argazkiak dauzka)

2015 03 12 kobrelapurretaarilan4Elgoibarko bi enpresetatik ostu dute kobrea azken egunetan. Herenegun Elektra enpresan sartu ziren lapurrak, eta gaur goizaldean Arilan enpresan ostu dituzte 50 bat kilo kobre. Bi enpresetan paretean zuloa eginda sartu dira. Goiko argazkian, Arilanen sartzeko egin duten zuloa.

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoateiturriaMorkaiko mendi taldeak Zuhaitz Eguna egin zuen domekan, Ilbera zela aprobetxatuz. Ehun bat ume eta nagusi aritu ziren zuhaitzak landatzen Sargoaten. Pagoak, gorostiak, urkiak eta urritzak landatu zituzten. (argazkiak dauzka)

2015 03 04 istripuasigmanlpGoizeko 7:55ak inguruan gertatu da istripua Sigmako zubiaren irteeran. Elgoibarko institutura Mendaroko ikasleak zeramatzan autobus batek eta auto batek aurrez aurre jo dute elkar eta harrapatuta geratu da auto-gidaria, 25 urteko eibartarra. Suhiltzaileek askatu behar izan dute ibilgailu barrutik, eta 8:45ak inguran eraman dute anbulantzian Mendaroko ospitalera. Autobusean zihoazen lau ikasle ere eraman dituzte Mendaroko Ospitalera.

2015 02 25 gatzatutailerraOtsaileko azken zapatuko ferian Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai kalebarren plazan, eta horrez gain, gatzatua egiten ikasteko aukera izango da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza