Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 30 amuarrainak hilda sallobenteZenbait amuarrain hilda agertu dira Sallobente errekak eta Deba ibaiak bat egiten duten inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek jaso dute abisua eta gertaturikoa ikertzen dihardutela jakinarazi dute. 

2015 09 28 historia ezagutzen pello arrietagazMaalako parketik abiatu eta Sallobente- Ermuarango ermitara arteko bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izan zuten joan den astelehenean 50 bat lagunek. Haizea emakume taldeak antolatutako irteeran Pello Arrieta historialari elgoibartarraren azalpenak entzun zituzten bidean. Urrirako ere antolatu dute beste irteera bat.

2015 09 24 kilometroak usurbilDatorren urriaren 4an izango da Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, Usurbilen. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak autobusa antolatu Usurbilera joateko. Irailaren 30a izango da izena emateko azken eguna.

2015 09 22 zapatukoferia artileaElgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta, iraileko azken zapatuko feria egingo dute hilaren 26an. Debabarrena areto futbol taldeak prestatuko ditu Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak, eta, eguerditik aurrera, artile tailerra egongo da umeentzat.

2015 09 17 garagardoferia inaugurazioa topaUdal agintariek eta Sanlo kirol taldeko zenbait babeslek hartu zuten parte atzo, hirugarren SanloBeerFest garagardo festaren irekiera ekitaldian. Domekara arte ez da janik, edanik eta musikarik faltako Aita Agirre plazan egongo den karpan.

2015 09 16 haizeak zuhaitza bota1Ziklogenesi lehekorrak gogor astindu ditu Euskal Herriko hainbat bazter, eta Elgoibarrera ere ailegatu dira haize ufada handiak. Horietako batek King-Kong zubi ondoko zuhaitz bat bota du. Elgoibar eta Mendaro arteko trenbide gainera ere erori da beste zuhaitz bat eta tren zerbitzua eten behar izan dute goizean. 

2015 09 08 sanlobeerfest 2013 paellajanaSanlo eskubaloi kirol-taldeak hirugarren SanloBerrFestaren egitaraua jakitera eman du. Irailaren 17an, eguena, egingo dute festa hartuko duen karparen irekiera ekitaldia. Aurreko urteetan ez bezala, karpa ez da Maalan egongo, Aita Agirre plazan baizik. Era berean, Sanlo eskubaloi kirol-taldeak Eskubaloi Eskolaren denboraldi hasierako bilera egingo du eguenean, hilaren 10ean. (egitaraua dauka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza