Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 30 artisauazoka2014Urriko azken zapatua bizi-bizia dator Elgoibarrera. Hileko azken zapatuko nekazal feriaz gainera, Elgoibarko Artisau eta Eskulan Azoka antolatu du Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak bigarren urtez jarraian. Kantu Eguna ere zapatu honetan izango da.

2015 10 26 gernika gaztalehiaketa busturiakohitzaGernikan urriko azken astekehenean egiten den nekazaritza-azokako gaztarik onenaren saria eman diote Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztari. 3.700 euro ordaindu ditu Mendata Berriak (Bilbo) Elgoibarko Mausitxaren gaztaren truke

IMG 20151022 WA0004Ertzaintzaren auto batek istripua izan du gaur gauean, 20:40ak inguruan, Lerun industriagunean, Lerun jatetxearen aurrekaldean, hain justu ere. Dirudienez lapurtutako auto baten atzetik zebiltzan ertzainak, eta geratzera joan direnean hark jo egin du berena. Ez da zauriturik izan.

2015 10 14 incognita patagonia monteSarmientorekinTxileko Patagoniako Hoste uhartean esplorazioa, eskalada, bertako glaziarren gaur egungo ezaguera eta kartografia, zein ikerketa historikoa uztartzen dituen proiektua da Incognita Patagonia. Lau lagunek hartuko dute parte espedizioan, tartean Eñaut Izagirre elgoibartarrak. Espedizioak The National Geographic Society elkarte prestigiotsuak eskaintzen duen Young Explorers Grant beka jaso du eta baita Joxe Takolo beka ere.

Jakinminak saria ekarri dio Enekoitz Lazarobaster mendaroarrari. Eta ez edonolakoa, gainera: 150 euro dirutan eta Angiozarko jatetxe batean bi lagunentzako otordua irabazi ditu, modu benetan bitxian. Angiozarren ohitura dute urtero-urtero San Migel zaindariaren irudira egindako panpina zeruratzekoa, eta aurten Itziarren amaitu du bere hegaldia, pinadi batean, sastraka artean kateatuta, eta Enekoitz Lazarobaster mendaroarrak lagundu dio lurreratzen. Panpina bere eskuetara nola heldu den kontatu digu.

 

2015 09 30 gare irratizaleak‘Irratia plazara’ izeneko ekitaldia antolatu dute domekarako GARE, EA2RKW eta URE Deba irratizale elkarteek. Irrati zahar eta berriekin erakustaldiak egingo dituzte Kalegoen plazan, era guztietako antenak erabiliz. Era berean, Deba bailarako irratizaleentzako topaketa izango da. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza