Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 2014-12-12 urtekogaztatxapeldunaaurk

Txapeldunetan txapelduna. Horixe da 2014. Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta lehiaketan aukeratuko dutena Gabon Zahar Ferian, abenduaren 27an. Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututa, aurten Euskal Herrian egin dituzten 18 ardi-gazta lehiaketetako bat, gutxienez, irabazi dituzten gaztagileak batuko dira Elgoibarren. Hau da, hamar gaztagile, tartean Mausitxa.

Gaur aurkeztu dute Euskal Eskola Publikoaren jaia Elgoibarko udaletxean. Herri Eskolako ordezkariak, Kalamua guraso elkarteko kideak, Udal agintariak, Institutoko, Haur Eskolako eta Mekako ordezkariek hartu dute parte, besteak beste, aurkezpen ekitaldian, eta nabarmendu duten lorpen handia da Euskal Eskola Publikoaren jaia Elgoibarren ospatzea. Gustatzen jata, gustatzen jaku lemapean ospatuko dute jaia 2015eko ekainaren 7an.

Alain Zulaika elgoibartar gaztea Niala magoa da kapera jantzi eta magia-maleta soinean hartzen duenean. 14 urte ditu, eta orain dela hiru hasi zen magiaren munduan. Magiaz berba egiteaz gain, gure kameren aurrean magia saioa egiteko eskatu diogu. Hainbat truko egin dizkigu, eta, gu behintzat, aho zabalik laga gaitu. (bideoa dauka)

2014-12-09 azebanda1Kanpaikaden grabazioa egun bat aurreratu du EiTBk, eta zapatuan beharrean datorren barixakuan, abenduaren 12an, grabatuko dituzte Gabon zaharretako kanpaikadak Kalegoen plazan. Eguraldi iragarpena dela-eta aurreratu dute grabazioa.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza