Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 19 freethemall jon gurrutxaga1Free Otegi - Free Them All kanpainaren barruan hainbat euskal artistek elkarlanean osatu duten abestia eta bideoklipa aurkeztu berri dituzte gaur goizean. Jon Gurrutxaga eta Uxue Alberdi elgoibartarrak daude parte hartu duten abeslarien artean. (bideoa dauka)

2016 01 09 idiaIdien arteko desafioa jokatu behar dute gaur gauean Artazo eta Soarte elgoibartarrek Sigmako probalekuan. Dema horretan parte hartu behar duten idietako batek ihes egin du eta Elgoibarko kaleetan barrena aske ibili da gaur goizean. Behin bakarrik ez, birritan egin du ihes idiak.

Errege magoak gaur arratsaldean ailegatuko dira Elgoibarrera eta Mendarora. Bi herrietako kaleak gozokiak banatuz zeharkatu ostean, umeen gutunak jasoko dituzte.

2016 01 03 katenarian burdinaAzken egunetako haize bolada indartsuek hainbat kalte eragin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Haizeak ez du kalte nabarmenegirik eragin Elgoibarren, baina haizearen ondorioz trenbidearen katenariara erori zen burdin zati batek irudi ikusgarriak laga zituen atzo Toletxegaingo geralekutik gertu. Era berean, haizea izan zen urte zahar gauean Elgoibarren kanpaikadak ez entzutearen erantzulea. (bideoa dauka)

2015 12 22 sutea gabriel kurutzelaegiGabriel Kurutzelaegi kalea eta A 8 autobidea artean dagoen mendi magalean sute txiki bat piztu da gaur iluntzean.

2015 12 17 urteko gazta aurkMausitxa baserriak aurkari gogorrak izango ditu Gabon Zahar Ferian egingo den 2015. Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta txapelketan. Hego Euskal Herriko beste zortzi gaztagilerekin lehiatuko da abenduaren 26an. Txapelketa aurkeztu dute gaur.

2015 12 10 taloak2011Haur, gazte eta helduentzako doako talo ikastaroa antolatu dute elkarlanean Elgoibarko Izarrak eta Gure Esku Dago herri-ekimenak abenduaren 19rako. Era berean, talo postua jarriko du estreinakoz Gure Esku Dagok Gabon Zahar Feria egunean. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza