Gaur egungo osasun-krisiaren eta balio-krisiaren testuinguruan, inoiz baino garrantzitsuagoa da lankidetzaren balioan sinestea, eta hain zuzen, hori da Laboral Kutxak bultzaten duena.
Debabarrena Mankomunitateak Urruzunoko zabortegi zaharreko bigarren gunea zigilatu eta bertako ingurumena berreskuratu nahi ditu. Horretarako, baina, zabortegiaren lurpeko gasak aztertu behar dituzte aurrez, eta horretan dihardute.
Herriko kasko historikoa, San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxita egongo dira urriaren 2an eta 3an, Txankakuaren Stock Kale Azokan dela-eta.
Mendigainean abereak dituen jabe batek salatu du Elgoibarko Goenaga baserrikoen ahari bat hilda azaldu dela bertan. Uste dute txakurren eraso baten ondorioz hil dela animalia.
Elgoibarko Ludotekak animaliak protagonista izango dituen argazki lehiaketa antolatu du HH5etik LH6ra arteko umeentzat. Elgoibarren ateratako argazkiak izan behar dira, eta animaliak agertu beharko dira.
Haize eta euri ekaitzak gogor astindu du Elgoibar, gaur arratsaldean. Haizeak botatako zuhaitzek oztopoak eragin dituzte Idotorberako bidean, eta trafikoarentzat itxita egon da bi lekutan.