Errege magoak bidean dira

Barren.eus 2016ko urt. 5a, 08:40

Errege magoak gaur arratsaldean ailegatuko dira Elgoibarrera eta Mendarora. Bi herrietako kaleak gozokiak banatuz zeharkatu ostean, umeen gutunak jasoko dituzte.

San Bartolome parrokiako estalpean jaio den Jesus haurtxoa gurtzera etorriko dira Errege Magoak 18:00ak aldera, eta ondoren, herri osoa zeharkatuko dute, herritarrei gozokiak banatzen. San Lazaro egoitzan geldialdi berezia egingo hango kideei opariak banatzeko, eta gero, Kalegoen pla zara itzuliko dira. Bihar, urtarrilaren 6an, kristau ikasbideko mezan hartuko dute parte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.

Mendaron 18:30ean hasiko da Errege Magoen kabalgata, Ospas aldeko bidetik iritsiko dira eta Mendaroko ikastolako jolastokian egingo diete ongietorria mendaroarrek.

2016 01 05 erregeen kabalgata2015