Aurten ere ez da izango Elgoibarko Izarrako Tonbola

Barren.eus 2021ko abe. 16a, 12:06

Covid 19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta iaz bezala, aurten ere, Elgoibarko Izarrak bertan behera uztea erabaki du abenduaren 24rako antolatzen duen tonbola.

Hainbat opari jasota dituztenez, Elgoibarko Izarrak jendearen prestutasuna eta eskuzabaltasuna eskertu ditu. Hala ere, osasun baldintzak hobetu eta egiteko aukera dagoenean tonbola berriz egiteko asmoa azaldu du.

Jasotako opariak hurrengo egingo duten tonbolarako gordeko dituzte, baina norbaitek eman duen oparia bueltan jaso nahi badu itzuli egingo diote.

∞Lotura duten albisteak: