AP1etik AP8rako Maltzagako lotunea itxi egingo dute zapatu goizaldean

Barren.eus 2021ko uzt. 15a, 13:42

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du zapatu goizaldean, uztailaren 17an,  AP- 1eko eta AP-8 autobideen arteko Maltzagako lotunea itxita egongo dela, Bilborako noranzkoan.

Bariku gauerditik zapatu goizaldera arte, 5:00ak arte, egongo da itxita Maltzagako lotunea. Arrizabalaga eta Barrundia tuneletako horma pikoak garbitzeko itxiko dute AP1etik AP8rako Maltzagako lotunea. Itxita egongo den bitarte horretan, Gasteiztik Bilborantz doazen ibilgailuek bi aukera dituzte: AP- 1eko Bergara Hegoaldeko 133. irteeran irten eta GI-627 errepidetik Eibarko AP-8ko sarreran berriro autobidea hartu edota Elgoibarko AP-8ko 64. irteeraraino jarraitu eta biribilgunean autobidera sartu Bilbo noranzkoan.