Aita Agirre Kulturguneko Ikasketa Gela berriz ere erabilgarri

Barren.eus 2021ko uzt. 13a, 18:26

Gaurtik aurrera bere jatorrizko funtzioa berreskuratu du Aita Agirre Kulturguneko Ikasketa Gelak, orain arte Gotzon Garate liburutegirako sarrera/irteera moduan erabili behar izan baitute, pandemiaren ondorioz.

Prebentzio eta segurtasun neurrien berme oro betez zabaldu dutela Ikasketa Gela azaldu dute Elgoibarko Udaletik. Ikasketa Gelaren aforoa 6 lagunekoa da une honetan. Gela erabiltzeko beharrezkoa da 18 urte edo gehiago izatea eta Liburutegira sartzeko txartelaren titularra izatea. Eskaera formala egin behar da zeina telefonoz edo e-mailez egin ahal izango den (HAZ arreta@elgoibar.eus, 943 741050). Ikasketa gela estreinakoz eskatzen denean, horretarako prestatuta dagoen eskaera bete beharko da, modu telematikoan, www.elgoibar.eus-en. Gela erabiltzeko ordutegiak honakoak izango dira: astelehenetik igandera 8:30etik 14:30era eta 14:30etik 20:30era.

Ikasketa Gela G txartela
Ikasketa Gela G txartelaren alta tramitatzeko eskaera orri bat bete beharko da, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Elgoibarko Udalaren webgunean eskura egongo dena. Txartela pertsonala eta besterenezina da inork ezin du erabili titularrak izan ezik. Inor ezin da sartu, txartelik ez badu. Txartela dohainik eskuratu ahal izango da.

2021 07 13 ikasgela gotzon garate liburutegia 2