Bota dute ia 80 urtean Iriondo taberna egon zen eraikina

Barren.eus 2021ko uzt. 6a, 14:10

Makina bat urtean elgoibartarren bilgune izan zen Iriondo taberna egon zen eraikina behera bota zuten atzo, eta lanek ikusmin handia sortu zuten herritarren artean, Elgoibarko historiaren lekuko izan den taberna egon baitzen bertan.

Aspalditik zegoen eraikin hau behera bota eta etxebizitza berriak egiteko asmoa, eta atzo gauzatu zen azkenean.

Remigio Iriondo eta Maria Ostolaza senar-emazteek 1942an zabaldu zuten Iriondo taberna eraikin honetan, eta azken 80 urteetan Elgoibarko historiaren lekuko izan da Iriondo taberna, eta gazte zein helduen topaleku, BARREN aldizkariak 2020ko irailean argitaratutako erreportajean irakur dezakezuen moduan.

2021 07 06 iriondo taberna eraikina bota elgoibar lanak

2021 07 06 iriondo taberna eraikina bota elgoibar lanak 1