Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 06 perretxiko pintxoa1Karakate Mikologi elkarteak antolatuta, jardunaldi mikologikoak egingo dituzte Elgoibarren, azaroaren 12tik 16ra bitartean. Perretxikoei buruzko hitzaldi eta erakusketaz gainera, herriko 20 tabernak perretxikoekin egindako pintxoak eskainiko dituzte.

Arazo ekonomikoak zirela medio, Perretxiko erakusketa antolatzeari uko egin zion iaz Karakate Mikologi Elkarteak; 40. edizioa izango zatekeena bertan behera lagaz. Urtebeteko etenaren ostean, baina, Karakatekoak indarberrituta datoz eta jardunaldi mikologikoak antolatu dituzte. Azaroaren 12tik 16ra bitartean egingo dituzte.

Karakate elkarteak mikologiareko zaletasuna sustatu du Elgoibarren hainbat urtean; lehiaketaren bidez lehenik -32 urtean-, eta helburu didaktikoak zituen perretxiko erakusketa antolatuz -2007tik 2013ra- Kultur Etxeko Sotoan. 

Kalegoen plazako lehiaketatik Kultur Etxeko Sotora pasatzean perretxikoak basoan bezala pixka bat ezkutuan geratu dira eta aurten erabaki dute beste ekintza batzuk antolatzea jardunaldi mikologikoek herrian oihartzun handiagoa lortzeko. Perretxikotara joan eta zein hartu ez dakienak oinarrizko ezagutzak jasotzeko hitzaldia izango da batetik. Bestalde, Ikastolan eta Herri Eskolan perretxikoei buruzko galdetegiak banatu dituzte gaia lantzeko. Baina herrira zabaltzeko ez da bide hoberik perretxikoak jatea baino. Beraz, 20 tabernak perretxikoekin egindako pintxoak jarriko dituzte salgai azaroaren 14an eta 15ean. Jarraian datorren egitarauan ikus dezakezue taberna bakoitzak prestatuko duen pintxoa. (informazio osoagoa: BARREN aldizkariko erreportajean 969. zenb. 2015-11-06)

2015 11 06 jardunaldi mikologikoak

•40. JARDUNALDI MIKOLOGIKOAK

12 EGUENA

20:00 Hitzaldia: Perretxiko jangarriak eta toxikoak bereizten. Musika Eskolan.

14 eta 15 BARIXAKUA ETA ZAPATUA

Arratsaldean, Perretxiko pintxo ibilbidea herriko tabernetan.

  • Ametsa: Ogi txigortua, urdaiazpikoa, piper berdea, belarri landua eta berakatza.
  • Ibai-Ondo: Perretxiko tosta eta bakailaoa pil-pilean.
  • Gautxo: Juntos y revueltos.
  • Gorbea: Perretxikoak, urdaiazpikoa, tipula, perrexila eta berakatza.
  • Iturri: Txanpiñoia plantxan eta urdaiazpiko salteatua galeper arrautzarekin eta foie txirbilekin.
  • Jai Alai: Txanpiñoiak saltsan.
  • Larre: Mendiko ravioliak: Ogi zerealak, trufa ravioliak, onddo saltsa eta onddo salteatuak.
  • Mahats: Onddoak, foiea eta gazta.
  • Tantaka: Kardu-ziza galeper arrautzekin.
  • Usua: Txanpiñoia haragi ontzutuarekin.
  • Gabi: Askotariko perretxikoz beteriko hostorea.
  • Ilunpe: Txanpiñoi eta espinaka lasagna.
  • Iriondo: Txanpiñoiak plantxan Iriondo saltsarekin.
  • King Kong: Onddo eta bexamel edalontzitxoa.
  • Malape: Onddo nahaskia.
  • Orbea: Perretxikoak ardo zuriarekin.
  • Pilon: Txanpiñoi, hirugihar, gazta eta oilasko ‘burrito’-a.
  • Urkiola: Onddo tartaleta, oilaskoarekin eta Urkiola kremarekin.
  • Txarriduna: Kardu-ziza gratinatuak eta hirugiharrarekin.
  • Viento Sur: Txanpiñoiak saltsa ‘mintxoa’-rekin.

15 DOMEKA

11:00 Perretxiko erakusketa. Kultur Etxeko sotoan.

13:30 Haurrentzako opari zozketa, eskoletako galdeketako partaideentzat.

Ondoren, Opari zozketa, erakusketako bisitarientzat. 

16 ASTELEHENA

Eskolen bisita erakusketara.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza