Barikutik itxita egon ostean eguaztenean zabalduko dute berriro Egoibarko Eguneko Zentroa

Barren.eus 2021ko eka. 9a, 16:15

Eguenetik barikurako gauean ura sartu zen Elgoibarko eguneko zentrora goiko terrazatik eta ondorioz, Uparitzaga kaleko lokala itxita dago.

Bariku goizean bertan jakinarazi zieten erabiltzaileei gertatutakoa, bai eta egun horretan zerbitzurik ezin izango zietela eman ere. Astelehenean, baina, Eguneko Zentro zaharrean jaso zuten zerbitzua Elgoibarko hogei erabiltzaileek, San Frantzizko kaleko hamaikagarren zenbakian, eta hiru egunez hara joaten egon dira, harik eta itokinak eragin zituen ur ihesen arazoa konpondu duten arte. Udalak jakitera eman du bihar zabalduko dutela berriro Uparitzaga kalean dagoen Eguneko Zentroa.

Pintaketa lanak asteburuan egingo dituzte, behin sabaia guztiz lehortu ostean.

∞Lotura duten albisteak: