Txirrundulari bat Mendaroko ospitalera eraman dute auto batekin istripua izan ostean

Barren.eus 2021ko eka. 8a, 12:01

Ezbeharra izan da auto bat eta txirrindulari baten artean Maalako biribilgunean, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute txirrindularia.

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 11:00ak inguruan gertatu da istripua, N 634 errepidean, Deba kalean. Udaltzaingotik azaldu dutenez, autoarekin ezbeharra izan duen txirrindularia, gizonezkoa, bere kabuz altxatu da hasieran, baina ondoezik sentitu da gero, eta anbulantzian eraman dute Mendaroko ospitalera, eskuin besoan zituen zauriak artatu eta lepokoa jarri ostean.