Eguneko Zentroan ura sartu da eta gaur itxita egongo da

Barren.eus 2021ko eka. 4a, 09:10

Gaueko euriteen ondorioz, ura sartu da Elgoibarko Eguneko zentroan eta gaur ez da erabilgarri egongo. 

Gaur goizean jaso dute abisua Elgoibarko Eguneko Zentroko erabiltzaileek. Gauean ura sartu da zentroan, eta ondorioz gaur ez da erabilgarri egongo. Jakinarazi diete urak eragindako kalteak lehenbailehen konpontzen saiatuko direla eta ondo bidean astelehenean itzultzeko moduan izango direla erabiltzaileak.