Bi autok istripua izan dute Urazandiko bihurgune batean

Barren.eus 2021ko mai. 21a, 17:05

Bi autok txapa istripua izan dute, gaur arratsaldean, Urazandi auzoko bihurgune batean. Hain zuzen, joan den asteburuan farola bat jo zuen auto batek bihurgune berean, errepidetik irten eta gero.

Ikuspen gutxiko bihurgunean gertatu dira bi istripuak, etxe artean baitago 180 graduko bihurgunea; eta, gainera, gaurkoan bustita zegoen errepidea, euriagatik. Anbulantzia etorri da istripua izan duten lagunak artatzera.