San Bartolome elizako kanpaiak puntuan jotzen du orain, azkenaldian ordua baino bi minutu aurretik jotzen baitzuten

Barren.eus 2021ko mai. 14a, 09:21

San Bartolome elizako erlojua satelite bidez kontrolatutako teknologia digitalekoa da, eta azken aldian desfasatuta egon da, atzeratuta lehenik eta aurreratuta gero, ordua baino bi minutu aurretik jotzen baitzuten elizako kanpaiek.

“Dorrearen erlojua da pare bat minutu aurreratuta dagoena, eta, ondorioz, kanpaiak aurrerapen horrekin entzuten dira", azaldu dute San Bartolome parrokiako arduradunek. Lehen, aspaldi, atzeratu egin zen, eta orain aurreratu egin da. Parrokian laguntzen duten pertsonek ezin dutela erlojuaren ekipoa manipulatu azaldu dute. Beraz, ahal denean, teknikariak etortzeko eskatuko dute. "Kantabriako teknikariek egiten dituzte erlojuaren mantentze lanak, eta ahal dugun bezain pronto eskatuko diegu konpontzera etortzeko”. Parrokiako arduradunek, baina, telefonoz berba egin dute teknikariekin eta doikuntza txiki batzuk egin dituzte aste honetan bertan. Orain kanpaiak puntuan jotzen du baina erlojuaren desfaseak zergatik gertatzen diren ikustera etorriko dira teknikariak.

2021 05 14 erlojua sanbartolome parrokia elgoibar barren det