Lizagasar Sagartokira bisita gidatua antolatu du Jubilatuen Biltokiak

Barren.eus 2021ko mai. 13a, 13:13

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak Karakate magalean dagoen Lizagasar Sagartokia ezagutzeko irteera antolatu du, eta zabalik dago izena emateko epea.

Jubilatuen Biltokitik jakinarazi dutenez, hiru zati izango ditu bisita gidatuak. Lizagasar Sagartokiko kupelak ezagutzeaz gainera hamaiketakoa ere egingo dute bertan, eta baita sagastira bisita egin ere. Bi txanda antolatu dituzte, bata maiatzaren 22rako, zapatua. Eta, bestea maiatzaren 23rako, domeka. Biak 12:00etatik 14:00etara. Lehenengoan autobusean (11:45ean Txarriduna paretik) joango dira Azkue auzoan dagoen Lizagasarreraino eta oinez igoko dia bigarren txandan.

Antolatzaileek zehaztu dute hamasei lagunentzako lekua dagoela bisita gidatuotan parte hartzeko.
Interesatuek Jubilatuen Biltokian eman dezakete izena; astelehen, eguazten eta barikuetan 11:00etatik 12:00etara. Informazio osoagoa jubelgoibar@gmail.com helbidean edo 943 740 256 telefono zenbakian.

∞Lotura duten albisteak: