Ertzaintzaren auto bat irauli da Lerun industriagunean

Barren.eus 2015ko urr. 22a, 21:14

Ertzaintzaren auto batek istripua izan du gaur gauean, 20:40ak inguruan, Lerun industriagunean, Lerun jatetxearen aurrekaldean, hain justu ere. Dirudienez lapurtutako auto baten atzetik zebiltzan ertzainak, eta geratzera joan direnean hark jo egin du berena. Ez da zauriturik izan.

Ertzaintzako iturrien arabera, polizia operazio bat egiten ari zen Ertzaintzako patruila bat. Hiru gazte barruan zituen auto bat ikusi eta lapurtutakoa zela sumatuta geratzeko ahalegina egin dute. Gazteek baina ertzainen autoa jo, hau irauli eta Lerun industriagunerako sarreran geratu da. Ertzaintzaren arabera ustezko lapurrek oinez egin dute ihes eta ez da zauriturik izan. Hala ere, gertatutakoa ikertzen ari dira oraindik.

IMG 20151022 WA0002