Motor gidari bat hil da Elgoibar eta Azkarate arteko errepidean

Barren.eus 2021ko ots. 15a, 10:10

Ertzaintzak jakinarazi duenez motor gidari bat hil da, 8:45 inguruan izan den istripuan, Elgoibar eta Azkarate arteko errepidean. Aitor Esteban Artaetxebarria, 30 urteko aulestiarra da zendu den motor gidaria.

GI-2634 errepidean izan da istripua, Elgoibar eta Azkarateko gainaren artean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, oraindik ez dakiten arrazoiengatik errepidetik irten da Aitor Esteban Artaetxebarriak gidatzen zuen motoa, eta erorikoan ian dituen zaurien ondorioz momentuan bertan hil da. Larrialdi zerbitzuak ailegatu direnean gidaria hilda zegoela egiaztatu besterik ezin izan du anbulantziako medikuak. Aulestiko zinegotzia zen Aitor Esteban (EAJ alderdiko bigarren zinegotzia zen), eta Azpeitiko lantegi batean lan egiten zuen. eitb.eus-eko honako bideoan ikus daiteke istripua gertatu den lekua.

Egun gutxitan Gipuzkoan istripuz hil den hirugarren motor gidaria da.