Argazki lehiaketa antolatu du Elgoibarko Ludotekak ‘Gabonetako collagea’ lelopean

Barren.eus 2020ko abe. 2a, 13:33

Elgoibarko Ludotekak argazki lehiaketa antolatu du 'Gabonetako collagea' lelopean, HH5 eta LH6 bitarteko haurrentzat.

Parte hartu nahi dutenek whatsapp bidez (656 740 793) edota posta elektronikoz (ludotekaelgoibar@gmail.com) bidali beharko dituzte euren lanak abenduaren 7a eta 18 artean, ondorengo datuak zehaztuz: haurraren izen-abizenak, ikasmaila eta telefono zenbaki bat. Pertsonako, lan bat bakarrik aurkeztu ahal izango da.
Sariak banatzeko bi adin tarte bereiztuko dituzte: HH5etik LH3ra bitarteko haurretan kamara digital bat banatuko dute, txartelarekin eta zorro eta guzti. LH4tik LH6ra artekoetan, berriz, bat-bateko inprimagailua banatuko dute. Era berean, ikuslearen saria ere egongo da. Irabazleak Washi Tape collagea egiteko sorta jasoko du. Irabazlea aukeratzeko, jasotako lan guztiak Kultur Etxe pareko lokalean jarriko dituzte ikusgai, eta abenduaren 21etik 27ra bitartean botoa emateko aukera izango dute ikusleek. Pandemia dela-eta, ez dute sari banaketa ekitaldirik egingo, eta irabazleen izenak hiru kanalen bidez jakinaraziko dituzte abenduaren 29an: Udalaren webgunean (elgoibar.eus), Facebooken (@elgoigazte), whatsappez (Ludotekako bazkideei) eta prentsaren bidez.

∞Lotura duten albisteak

2020 12 02 Argazki lehiaketa Ludoteka elgoibar hirugarrena