BABESTUTAKO EDUKIA: Baztan-Bertizaranako udalekuetarako izen-ematea zabaldua dago eta Baztan Park eta Bertiz Park ekainaren 20an ireki dira

Barren.eus 2020ko eka. 22a, 09:01

Azken orduan baina "gaurtik berean" izena eman daiteke Baztan-Bertizaranan antolatzen diren udalekuetan. Protokoloak prest daude 7 urtetik 15 urtera arteko umeetzako egokitutako abentura-udalekuetarako, zuhaitz parkea, piraguak Bidasoan, kainoiak, tirolina, ferrata bideak eta gisako aktibitateez gozatzeko egonaldiak dira BKZ-Nafarroa Abenturak eskaintzen dituenak. Egonaldiko txandak sei egunekoak dira eta ekainaren 26tik abuzturarte izanen dira, bai euskaraz nahiz gaztelaniaz (joan den urtean 1.300 haur baino gehiagok parte hartu zuten).

Bi abentura-parkeak zabalik

Bertze aldetik, ekainaren 20an Baztan-Bertizaranan dauden bi abentura-parkeak ireki dituzte.

“Baztan Abentura Park” Elizondoko Beartzun auzoan dago, 2015. urtean FITUR-ren Parke hoberenaren Lehenengo saria lortu zuen. Parkea Beartzungo arroilaren ingurutan irekia dago eta Baztango bailarako bista ederra ikus daiteke. 4 urtetik goitiko haurrentzat egokitutako aktibitateak daude, horrela Beartzungo erreka gurutzatuz 4 tirolinako zirkuito eder bat egin dezakete. Bertan, akuapark natural batek aukera pare gabe bat ematen du rapelak, ferrata bide txiki bat, putzutara saltoak, txirristak eta gisa horretako aktibitateak egiteko (6 urtetik goitikoentzat).

8 urtetik goitikoendako aipatutako aktibitateez gain, parkean 200 metroko Ferrata Bide zoragarri bat egiteko aukera dago. Kirol honek eskaladako sentsazio berdinak bizitzeko aukera ematen du baina seguritate osoz. Horretarako kable sistema berezi batek bezeroa uneoro lotuta edukitzen du seguritate osoa bermatuz.
Parkeko bertze ekintza zoragarri bat, 4 tirolina erraldoien bidez, Beartzungo arroila gurutzatzean datza. 220-280-300-450 metro luzera eta 120 metro altuera dituzten tirolina hauetatik txoriaren ikuspegi bikain bat izanen dugu, horrela arroila bertze perspektiba batekin ikus daiteke (7 urtetik goitikoendako tandem eginez).

Eta oso ausartak direnentzat 100 metroko Pendulo-salto erraldoi bat dago (Zubi-saltoa gisakoa), kirol hau 15 urtetik goitikoendako prestatua dago (gurasoen baimenarekin).

Bigarren parkea “Bertiz Abentura Park” da. Bertizaranako Narbarte herrian dago eta parke honetan 4 urtetik goitiko umeak, tximinoak bezala, zuhaitzez zuhaitz ibil daitezke. Horretarako, seguritate osoa bermatzen dute, parke hau osorik berritua izan baita, seguritate sistema aurreratuena ezarriz. Bezeroa uneoro kable bati lotuta dago eta laxatzea ezinezkoa da. Bertan, 60 joku baino gehiago daude, 6 tirolinaz gain, eta oso egokia da alturan konfiantza hartzen hasteko.

“Baztan Abentura Park”erako erreserba lehendik egin behar da, “Bertiz Abentura Park” (euria ez badu egiten bederen) 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era egunero irekita egonen da.

Informazio eta erreserbak: Tel.: 659 08 14 31 – 609 46 17 41

bkz@navarraaventura.com

www.navarraaventura.com