A-8an Zaldibarren gertatu den lur jausia trafiko arazo larriak eragiten ari da Elgoibarren ere

Barren.eus 2020ko ots. 6a, 18:33

A-8 errepideko 75. kilometroan gertatu da lur jausia, Zaldibarko lurretan, eta harrezgero itxita dago erabat, kolapsatuta. Ertzaintza Iurretako eta Eibarreko ordainlekuetatik ari da zirkulazioa bideratzen, eta horrek eragin zuzena izan du N634 errepidean, ezin izan baitu desbideratu dituzten ibilgailu guztiak hartu, are gutxiago lantokietatik irteteko unearekin bat egin duenean. Hala, N634 errepidea ere kolapsatu egin da hainbat unetan, bereziki Eibarko noranzkoan. Elgoibar eta inguruko trafikoan eragin zuzena eduki du. Eibarrrerantz zihoazen ibilgailuak denbora luzez geldirik egon dira, eta une batzuetan Mendaro paretik hasten zen auto ilara. 19:00ak aldean hasi da zertxobait arintzen trafikoa.

2020 02 06 aito ilara elgoibar zaldibar lurjausia