Kortazabal iturria konpondu du Morkaikok

Barren.eus 2020ko ots. 5a, 15:15

Atxolin mendian dagoen Kortazabal iturria konpondu zuten aurreko astean Morkaikoko hainbat bazkidek, orain dela sei urte Muskurutxuko iturriarekin egin zuten moduan.

 Mendi taldetik azaldu dutenez, duela urte dezente gertatutako lur jausi batek hondatu zituen iturria eta iturburua. Ingurua txukundu ostean, eta Modesto Ciden gidaritzapean, iturri berria eraiki zuten iturburutik pare bat metrora. "Aurrerantzean Atxolin eta Muskurutxu inguruan dabiltzan mendizaleek beraien egarria asetzeko iturria prest dute berriro. Gozatu Atxolingom ur ederraz", esan dute. Kortazabal iturria Sallobente aldeko magalean dago, Karakatetik Irukurutzetara arteko bidean. Bertara iristeko Sallobente aldeko bidea hartu behar da, eta bidegurutzetik 200-300 metrora dago iturria. Zuzen gorantz jarraituz gero, Pagobedeinkatu aldera iritsi daiteke, eta, aldiz, beherantz hartuta, Upai Goititik Elgoibarrera itzultzeko aukera dago.

2020 02 05 kortazar iturria konpondu morkaiko elgoibar atxolin 2

2020 02 05 kortazar iturria konpondu morkaiko elgoibar atxolin 1

2020 02 05 kortazar iturria konpondu morkaiko elgoibar atxolin mapan

 ∞Lotura duten albisteak: