Maltzagarako bide gorria itxi egingo dute bi egunez

Barren.eus 2019ko abe. 18a, 13:00

Elgoibar eta Maltzaga arteko bide gorriaren artapen lanak hasiko dituzte astelehenean, eta ondorioz, bidea itxita egongo da bi egunez.

 Abenduaren 23an eta 24an, 8:00etatik 19:00etara egongo da itxita Andikano eta Maltzaga arteko bidegorria. Bide batez, zuhaitzak kimatuko dituzte, eta eroritakoak kendu. Beraz, hango bizilagunek bakarrik izango dute sartzeko aukera.
Obrak amaitzen dituztenean, Elgoibar, Eibar eta Soraluze lotuko ditu bide gorriak. Lehenengo fasea orain ari dira eraikitzen Eibarko Azitain auzotik abiatuta, eta datorren urtean amaitzea aurreikusten dute. Bigarren fasean, zati hori Maltzagarekin lotuko da. Gune horretan egiten dute muga Eibarrek eta Elgoibarrek, eta Elgoibarren jada eraikita dagoen bidegorri-zatiarekin bat egingo du.