Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-13 jaiotzalehiairabazleakJaiotza lehiaketa egin zuten atzo, eta 69 umek 26 jaiotza aurkeztu zituzten, iaz baino zortzi jaiotza gehiago. Epaimahaiak lehen sariarekin saritu zuen Ainitze Plaza, Eider Plaza, Maddi Plaza eta Olatz Makazagak aurkeztutakoa. Hortaz, Ainitze Plazak eta Eider Plazak bigarren urtez jarraian irabazi dute lehiaketa, iaz ere lehen saria lortu zuten-eta. (argazkiak dauzka)


 Era guztietako materialekin egindako jaiotzak ikusi ahal izan ziren atzo, Parrokiako Katekesiak urtero antolatzen duen jaiotza lehiaketan. Ainitze Plaza, Eider Plaza, Maddi Plaza eta Olatz Makazagak aurkeztutako jaiotzak irabazi zuen lehen saria eta Goizeder Arnedok eta Nagore Casaresek aurkeztutako lana saritu zuten bigarren sariarekin. Hirugarren saria, berriz, Elena eta Maria Amarok eskuratu zuten. Dena dela, aurkeztu ziren jaiotza guztiek jaso zuten sariren bat edo beste.
 Zubiaurre-Murua familiak lagatako lokalean jarri dituzte jaiotzak ikusgai, Errosario kaleko 7an, eta bertan egongo dira urtarrilaren 7ra bitartean. Era berean, ondorengo argazki-bilduman ere ikus ditzakezue aurtengo jaiotzak. (parte-hartzaileen zerrenda PDF)

Lotura duten albisteak:

 

 

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza