Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-09 azebanda1Kanpaikaden grabazioa egun bat aurreratu du EiTBk, eta zapatuan beharrean datorren barixakuan, abenduaren 12an, grabatuko dituzte Gabon zaharretako kanpaikadak Kalegoen plazan. Eguraldi iragarpena dela-eta aurreratu dute grabazioa.

Egunez aldatu badute ere, urteari agur esateko antolatu duten jaialdia bere horretan mantendu dutela jakinarazi dute EiTBko arduradunek. 20:00etatikn hasi eta gauerdi inguruan amaituko da jaialdia.

Egunez aldatu badute ere, urteari agur esateko antolatu duten jaialdia, oro har, bere horretan mantendu dutela jakinarazi dute EiTBko arduradunek, eta aurreratu dutenez, datozen egunetan emango dituzte xehetasun gehiago.

Lau orduko jaialdia prestatu du dute, 20:00etatik 24:00etara bitartean, baina urtearen azken egunean emango duten grabazioa 21:00etatik 22:00etara egingo dute. San Bartolome parrokiako ordularia orduz aldatuko dute, eta 23:00etatik 24:00etara izango balitz bezala egingo dute grabazioa. EITBkoek txapelak eta bestelako apaingarriak banatuko dituzte, festa giroa erabatekoa izan dadin. Su artifizialik ere ez da faltako eta argiztatu egingo dute parrokia, San Bartolome egunean egin zutenaren antzera.

 Euskal Telebistako aurkezle eta aurpegi ezagunak etorriko dira Elgoibarrera. Oihan Vega DJak girotuko du gaua eta Euskal Herriko ahots talde onena bilatzen duen  ‘A ze banda!’ saioko finalistak ere etorriko dira Elgoibarrera. 

 

 

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza