Urruzuno zabortegi zaharreko 2. gunea behin betiko ixteko eta ondoren ingurumena berreskuratzeko obrak kontratatzeko prozesua abiaraztea onartu zuen abenduan Debabarreneko Mankomunitateak, eta 1.507.556 euroko lizitazio- aurrekontuarekin atera du lehiaketara.
Filomena ekaitzak ez du arazo handiegirik eragin Euskal Herrian, ez baitu hasiera batean esperotako indarra izan. Gurean, zapatu iluntzean herrigunean elurra bota zuen arren, elur malutak ez ziren mamitu.
Gaurko eta datozen egunetarako abisu horia ezarri du Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak elurragatik eta muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik. Gaur zero azpiko tenperaturak eta izotza izan dira, eta bihar elur kota 0-200 metro artean izango da, baita igande goizaldean eta igande gauean ere.
Marshall McLuhanek zioenez, komunikabidea da mezua. Zurrumurruen Aurkako Sarean, neurri batean bat gatoz tesi honekin. ZAS! sareak sinesgarritasuna transmititzen duen komunikabidea izan nahi du. Beraz, goiburuan ZAS! agertzea errealitatea islatzearen bermetzat jo dadila nahi du. Baina mezuaren edukia ahaztu gabe.