Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mendi tour elgoibar motzBilbao Mendi Film Festivaleko Alpinismoko eta Eskaladako film onenak eskainiko dituzte eguen honetan (azaroak 9) Elgoibarko Herriko Antzokian, Morkaiko mendi taldearen mendiko emanaldien zikloaren barruan. Eñaut Izagirre elgoibartarra da eskainiko dituzten bost filmeetako baten zuzendaria.

olentzero maridomingi marrazki elgoibarIzenaduba basoan (Mungia) dagoen Olentzeroren etxera familia irteera antolatu dute Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan. Abenduaren 16an izango da.

morkaiko emanaldi zikloa elgoibar Txabola imageMorkaiko Mendizale Elkarteak 2017ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren egitaraua ezagutzera eman du. Bost saio edo emanaldik osatzen dute aurtengo zikloa. Azaroaren 2an, eguena, izango da lehen emanaldia eta azaroaren 30ean azkena.

kiribil elgoibar idotorbe 1Kiribil barraskiloa barraskiloa eta bere lagunak bueltan dira berriro. Barixaku honetan Maalan eskainiko duten saioan bertsolaritzaren inguruko kontuak azalduko dizkiete umeei eta gurasoei.

blandiblu elgoibar liburutegia 1Irailean antolatu zuten blandiblu tailerrak Elgoibarko umeen artean izan zuen arrakasta ikusita, beste bi saio gehiago antolatu ditu Gotzon Garate Udal Liburutegiak.

ludoteka ibiltaria maala elgoibarElgoibarko Ludoteka kalera irtengo da barixaku honetan, Malako parkera, hain zuzen ere. Sukaldaritza eta eskulan tailerrak eskaintzeaz gainera, kalera egokitutako zenbait mahai jolas ere jarriko dituzte.

 txindurri iturri kiribilduz prozHizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz, Itziarko Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Elgoibarko Udalarenkin lankidetzan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza