Gabonak datozela-eta, jostailuen truke azoka antolatu nahi du Arno Guraso Elkarteak abenduaren 20rako. Azaldu dutenez, bizi dugun krisi egoera honetan, berrerabilpena sustatu, kontsumismoa murriztu, elkartasuna eta lankidetza bultzatu, eta jostailuei bigarren aukera bat ematea da helburua.
Bizileku den herritik ezin denez irten, aisiaz gozatzeko mendira jo zuten hainbat lagunek joan den asteburuan. Baina, honako zalantza dute askok: Har al daiteke autoa norberaren bizileku den udalerriko mendi batera joateko? Eta mugakide den udalerriko mendi batera joateko?