Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Musika Eskolak antolatuta, erromeria egin zuten atzo Azkueko berdegunean, eta giro ezinhobean pasatu zuten arratsaldea ume zein helduek.
Elgoibarko familia-giroa euskaldundu eta transmisioan eragiteko Atxutxiamaikaren programa berezia da Kiribilduz, eta Kiribil da proiektuko maskota. Azken aldian etenda egon eta gero, martxan da berriro egitasmoa, eta familian egiteko orientazio saioa antolatu dute maiatzaren 21erako, Idotorben.
Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak udaldirako aisia eskaintza prestatu dute Udalaren laguntzaz, eta datorren astelehenean, apirilaren 25ean, zabalduko dute izena emateko epea. HH2tik LH6ra arteko umeentzako egitaraua prestatu dute. Interesatuek maiatzaren 13ra arteko epea izango dute izena emateko.