Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 30 arima iluntzea

Mendaroko Gaztelekuak eta Ludotekak antolatuta, Arima Iluntzea egingo dute gaur (urriak 30) Mendaroko Goñati pilotalekuan.

2015 10 22 JoxepaAmona Joxeparen istorioak ikuskizuna antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaika aisialdi taldeak biharko, urriaren 23rako.

2015 10 22 UdazkenFestaUdazken Festa antolatu du zapaturako, urriaren 24rako, Atxutxiamaikak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen aisialdi taldeak. Kalegoen plazan egingo dute festa, 11:30etik 13:30era eta han sagarraren mundua ezagutzeko aukera izango dute HH2-LH2ko haurrek.

2015 10 14 udazkeneko mendi emanaldi zikloaMorkaiko mendi taldeak prest dauka Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloko egitaraua. Pirinioetako, Alpeetako, Patagoniako eta Himalaiako hainbat txoko ekarriko dituzte Elgoibarrera aurtengoan. Bada berrikuntzarik ere, edizio "dinamikoagoa" osatu nahi izan baitu Morkaikok, eta areto eta gune desberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak.

2015 10 16 ludoteka1Haurren parte hartze aktiboa bultzatzea lan ildo nagusienetarikoa izango dute aurten Elgoibarko Ludotekan eta Daixola!-n, eta, hezitzaileen laguntzaz, haur eta gaztetxoek proposatutako jarduerak errealitate bihurtzeko aukera eskainiko diete ludoteka zerbitzuak eta Daixola! proiektuak.

2015 10 06 irabiatu tailerraMerkatu plazako saltzaileak batzen dituen Barren Azoka elkarteak umeentzako bi tailer antolatu ditu datozen asteetarako. Barixaku honetan, urriaren 9an, egingo dute aurrenekoa. Barazki eta frutekin irabiatuak egiten irakasteko tailerra egingo dute. Urriaren 16rako antolatu dute bigarren ikastaroa: truke azoka eta pintxo tailerra.

2015 09 23 umeentzako mendiirteeraIrailetik maiatzera bitartean, hilean behin, mendi irteera bat egiteko aukera izango dute Elgoibarko umeek eta gurasoek. Morkaiko mendi taldeak, Elgoibarko Ikastolak eta Herri Eskolak antolatuko dituzte irteerak elkarlanean. Domeka honetan, irailaren 27an, egingo dute lehen irteera, Tontorramendira. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza