Markina-Xemein, Ziortza Bolibar eta Aulesti artean dago Urregarai (704 metro) mendia. Hara joateko mendi irteera antolatu du Morkaikok, herriko ikastetxeekin elkarlanean, domekarako.
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak eta Udal Ludotekak astelehenean, martxoaren 6an, zabalduko dute udaberriko oporraldirako izena emateko epea, eta martxoaren 17ra arte egongo da zabalik. Arduradunek esan dute plaza mugatuak izango direla.
Gertuko mendiak ezagutzera ematea da Morkaikok mendi taldeak Elgoibar Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean antolatzen dituen umeentzako mendi irteeren helburuetako bat. Oraingoan Mendarotik Gaintxipixa (626 metro) gainera egingo dute irteera.