Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2011n hasitako bideari segida emanez, Morkaikoren Eguna antolatu du Morkaiko mendi taldeak zapaturako (maiatzak 16). Hortaz, bosgarren urtez jarraian, Elgoibarko mendi itzulia, itzulitxoa eta finalista eguna ospatuko dituzte egun berean. Mendi taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, gaur (maiatzak 11) eta eguenean (maiatzak 14) Morkaikok Errosario kalean duen bulegoan izena emateko aukera izango da. 

2015 05 05 kiribilplazan2013Elgoibarko familietan euskaltasuna sustatzeko sortu zuen Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Kiribil barraskiloa edo karakola. Hamaika urte beteko ditu aurten, eta, opari moduan, barraskiloari abestia egin diote Kiribilen hainbat lagunek. Abestiaren dantza-koreografia prestatu dute barixakurako (audioa dauka)

2015 04 14 atxutxiudakotxokoakUda sasoirako prestatu duten eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Dagoeneko zabalik dago izenemate epea.

2015 01 31 mustxapirabazleak1Euskal Herriko zazpigarren mus txapelketako kanporaketa jokatu zuten Elgoibarren, joan den zapatuan. Hamaika bikotek hartu zuten parte txapelketan eta Jose Maria Zialtzeta eta Quintiliano Gutierrez izan ziren irabazleak. 

2015 01 29 mustxap2014Zapatu honetan, hilaren 31n, jokatuko da Elgoibarren Euskal Herriko mus txapelketako lehen kanporaketa. Lanbroa tabernan izango da, 16:00etatik aurrera, eta parte hartzeko interesa dutenek bi aukera dituzte izena emateko. 628 115 677 telefono zenbakira deitu edo orduerdi aurretik agertu.

Opariak banatu aurretik herriko umeak ezagutu eta hauen eskutitzak jasotzera etorri dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarrera eta Mendarora. Opariak banatu dituena, baina, Elgoibarko Izarrak bigarren urtez jarri duen tonbola izan da. Boletoak euro batean jarri dituzte salgai, eta denetariko opariak eskuratu ahal izan dira: bizikleta, jantziak, jateko produktuak, kirolerako materiala... 13:00ak alderako agortu egin dira boleto guztiak. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)

olentzerotamarido2013-h1Abenduaren 24an etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi opariak banatzera. 11:00etan hasiko da kalejira Mendaron, eta 11:30ean Elgoibarren.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza